XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Formato hamartar paketatuan: 10(2n-1)-1.

(formato honetan byte bakoitzean 2 zifra hamartar sartzen dira azken bytean ezik, azken bytean zifra bat eta zeinua sartzen direlarik. Beraz n bytetan zifra kopuruan 2n-1 da).

Beraz n bytetan zenbaki altuenak formatoaren arabera eta izango dira eta ondoko hau froga daiteke:

Honen ondorioz, lekua ondoen probetxatzen duen formatoa bitarra dela argi eta garbi ikusten da.

Adibidez, bi bytetan zeintzu izango dira zenbaki handienak formatoaren arabera?

- Formato bitarrean: .

- Formato hamartar zonadunean:

- Formato hamartar paketatuan:

F) DIGITU HAMASEITARREN BIDEZKO ADIERAZPIDEA

Zenbaki osoak memorian nola adierazten diren aztertu dugu, hau da, zenbaki oso bati dagokion bit-multzoa formatoaren arabera.

Bit-multzo hori zehazteko bitak banan bana idatz daitezke (eta orain arte horrelaxe egin dugu), baina bitak launaka bildu eta lau biten taldetxo bakoitzak digitu hamaseitar batez adieraztea ere posible da.

Beraz, memoriako edukina, bitez bit adieraztea edo digitu hamaseitarrez digitu hamaseitar adieraztea gauza bera da, digitu hamaseitar bat eta 4 bit guztiz baliokideak bait dira.

Gainera memoriako edukina hamaseitarrez adieraziz irakurgarritasuna eta fidagarritasuna irabazten dugu, hau da, azkarrago ulertzen da eta hanka-sartze gutxiago gertatzen dira.

Ariketak egiteko orduan, zenbaki baten adierazpidea bitez bit ematea edo digitu hamaseitarren bidez ematea baliokidea da, azken hau azkarragoa izanik.

- Formato bitarrean.- Zenbaki positiboak adierazteko 2 oinarrira bihurtu beharrean 10 oinarritik 16 oinarrira bihur ditzakegu, luzera egokitzerakoan digitu hamaseitarren kopurua bit-kopuruaren laurdena izango delako.

Zenbaki negatiboetan 2rako osagarria kalkulatzeko, digitu hamaseitarrak F hamaseitarrez osaturiko zenbaki bati kentzen zaio emaitzari bat gehituz, eragiketa hauek 16 oinarrian egin behar direlarik.

Zeinua ezkerreko digituak adierazten du, 0-7 tartean dagoenean positiboa adieraziz eta 8-F tartean negatiboa.